“Emakume ahotsa estereotipoak apurtzen” erakusketa ikusgai Xenpelar Etxean

erakusketa_Marika VilaMarika Vilaren lanak biltzen dituen erakusketa ikusgai dago Xenpelar Etxean hilaren 22tik urriaren 8ra bitarte. Artista honek prestakuntza zabala dauka genero ikasketen eremuan eta besteak beste, ilustraitzaile, komikigile edota emakumeen eta komikiaren munduko hizlari eta ikerlari moduan lan egin du.

Vilaren obrak emakumeen ahalduntze beharra erakusten du. Cómics Cornellàren ekoizpen bat da, Cornellà de Llobregateko Udaleko Gazteria Sailaren mendeko programa bat, Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren laguntzaz egina, Cornellàko Komikiaren 29. Erakusketaren karietara.

Erakusketa astelehenetik larunbatera arte egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara. Eta urriaren 8an, Vila berak bisita gidatua eskainiko du Josune Muñozekin (Skolastika) batera.