Urdaburu Mendizale Elkarteak Gipuzkoako biraren 4.etapa egingo du

Uztailean egin zuten 3.etapa
Uztailean 3.etapa  egin zuten

Datorren igandean, urriak 4, Debatik Urkarregi mendaterako bidea egingo du Urdaburu Mendizale Elkarteak, Gipuzkoako biraren 4.etapa, hain justu. Uztailean 3.etapa egin eta gero, hasiera batean irailean egitekotan ziren 4.etapa hau.

Ibilbidea Mutriku eta Saturraranetik igaro ostean, Gipuzkoa eta Bizkaiako mugatik zehar pasako da, Tontorramendi (386) tontorra igoz. 6 ordu inguruko iraupena duen irteera honek 21,5km-ko luzeera eta 800 m-ko gainbehera ditu.

Autobusa Errenteriatik irtengo da 7:00etan Iztietako autobus geltokitik eta 7:15etan Aritzetatik. Izena euren egoitzan, Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean, edota 943-527879 telefonora deituz eman daiteke. Azken honetarako ordutegia hauxe da: astearte eta ostegunetan 20:00etatik eta 21:30era.

4 Deba-Urkarregi-page-001