Bizkotxo tailerra antolatu du Errenteria-Oreretako OarsoaIrriak-ek

bizkotxo_tailerraDatorren ostiralean, urriaren 2an egingo dute Bizkotxo tailerra Niessen elkartean (Biteri kalea). Bizkotxo mota ezberdinak egiten ikasiko dute eta zeliakoen berezitasunak, alergiak eta intolerantziak kontuan hartuko dituztela adierazi dute antolatzaileek. Horrela, arrautzarik gabeko bizkotxoa, laktosarik gabeko esnea… izango dira. Gainera, beganoengandik ikasteko prest daudela azpimarratu dute.

17:30ean abiatuko da tailerra eta 19:00ak arte luzatuko da. Eguna baino lehen izena ematea beharrezkoa da eta horretarako oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da urriaren 1a baino lehen. Honako informazioa bidali beharko da: parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina.

Era berean, familia bakoitzak bizkotxorako molde bat eraman beharko du. Eta zeliakoek labean sartzeko poltsa ere eraman beharko dute. Norbaitek alergia edo intolerantziaren bat badu, antolatzaileei jakinarazi beharko die posta mezu bat bidaliz. Beganoak ere modu berean jar daitezke harrematen antolatzaileekin.