Ostegunean ‘Aukerak sortzen’ parte hartze prozesuaren hirugarren saioa egingo du Lau Haizetara elkarteak. Saioa Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo da, 18:00etatik 21:00etara. Azken saioa bereziki interesgarria izango da. Izan ere, bertan partaideek hizkuntza eta garapen komunitarioa lotzeko asmoz ideia zehatz berriak landuko dituzte, etorkizunari begira. Lau Haizetarak antolatutako prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako […]
