Errenteriako Udalak eta eragileek egitarau bateratua ondu dute Euskararen egunaren harira

Abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren harira, Errrenteriako Udalak eta herriko zenbait eragileek elkarlanean egindako egitarau zabala antolatu dute. Jarduerak azaroa eta abenduan zehar luzatuko dira eta doakoak izanagatik, zenbait ekitalditan izen-ematea beharrazkoa izango da aforoak zaintze aldera.

Besteak beste, nabarmentzekoak dira hilaren 29ko Iratxe Retolazak hezkuntzak gazteak euskalduntzeari buruzko hitzaldia, abenduaren 2ko Gaitu erronkari buruzko informazio ekitaldia edo Bagoiaz izeneko umorezko saioa.

Euskararen Egunari, bestetik, Kantu Jira batekin ekingo zaio eguerdiko 12:00tan eta bazkalorduan babarrun jatea izango da Merkatzurean. Arratsaldean, Pontx pailazoak ikuskizuna eskainiko du 17:30etan, Cristobal Gamon ikastetxeko patioan.

Errenteriako Udalarekin batera, Lau Haizetara, Xenpelar Bertso Eskola, AEK, Udal Euskaltegia, Herri Arte Eskola, Artxibategia Liburutegia, Kantujira, Badalab, Ikuska sariak, Ozzinema, Talaios koop., Zituene obradorea, Idoia Lizeaga artista, Niessen elkartea eta Oarsoaldea aritu dira lanean egitaraua osatzerako orduan.

EGITARAU BATERATUA:

Azaroak 17, 24, abenduak 1
19:00 Xenpelar etxea
XXVII Xenpelar saria. Kanporaketak
Antolatzailea: Xenpelar Bertso eskola
Xenpelar sariak antolatzen ditu eta azaroan zehar sariketa honetako kanporaketak emango dira. Eta abenduaren 8an bertso finala. Finalerako sarrerak hemen:

Azaroak 17, 18, eta 19
Ostiral arratsaldeko 17:00etatik hasita.
Ihes gela
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa
Errenterian 17. Logela izeneko ihes gela ibiltaria egongo da ikusgai. Hura ezagutu eta esperientziarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zumardian hartuko du ostatu ihes-gelak, Izen-ematea beharrezkoa. euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/

Azaroak 20
09:30 Niessen kultur aretoa
Ikuska Sariak
Antolatzailea: Pasaiako Udala eta Oarsoaldeako euskara batzordea
Euskaraz egindako film labur onenaren saria erabakiko dute euskaltegietako ikasleen artean. Ekitaldi hau euskaltegietako ikasleei zuzendua dago.

Azaroak 22
18:30 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea
Bilduma aldizkariaren aurkezpena
Antolatzailea: Errenteriako Udala
Errenteriak Industrializazio garaiko etxebizitza eta auzoen azterketa eguneroko bizitza eta harreman komunitarioen ikuspegitik

18:00 Orereta ikastola, Esmalteria
Euskahalduntzen tailerra
Antolatzailea: Orereta ikastola eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea
Euskal hiztunei zuzendutakoa saioa da, eta euskaraz gehiago eta erosoago egiten laguntzea izango du helburu.

Azaroak 23
9:30 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea
Euskaltegietako ikasleen irakurketa saioa
Antolatzailea: Errenteriako udala eta euskaltegiak
AEK eta Udal Euskaltegiko ikasleak bilduko dira euskara praktikatzeko. . Printze txikia liburua irakurriko da.

18:00 Reina aretoa
Adimen artifiziala: erabiltzen hasteko lehen urratsak.
Antolatzailea: Talaios koop.
Sare sozialetan euskaraz aritzeko tresnen aurkezpena.

Azaroak 24
17:00 Tailerrak

Zituene obradorean.
Pasta freskoa ekoiztea
Pasta freskoa ekoizteko sekretuak Zitueneko arduradunen eskutik. Izen ematea: Udal Hizkuntza Politika sailean. Merkatuzar

Erdiko kalea 15 Idoia Lizeagaren eskutik
Land art. Testurak ezagutzea
Testuren ezagutzan sakontzeko tailerra. Izen ematea: Udal Hizkuntza Politika sailean. Merkatuzar

21:00 Kantu afaria
Antolatzailea: Niessen elkartea

Azaroak 26
17:00 Koldo Mitxelena ikastetxearen patioa.
Eleder magoaren ikuskizuna
Antolatzailea: Errenteriako Udala

Azaroak 28
9:30 Niessen
Baga biga. Euskal kantagintzaren historia musikatua. Euskaltegietako ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Oarsoaldeko euskara batzordea.

19:30 Niessen zinemak
Arnasa betean, (Dokumentala) Emakume zinegileak
Antolatzailea: Ozzinema

Azaroak 29
17:00 Niessen
Baga biga. Euskal kantagintzaren historia musikatua. Euskaltegietako ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Oarsoaldeko euskara batzordea.

18:30 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea
Hitzaldia: Zer etxeko lan egin behar ditu hezkuntzak gazteak euskalduntzeko?
Hizlaria: Iratxe Retolaza
Antolatzailea: Errenteriako udala

Abenduak 1
18:00 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea
Tote bag poltsak margotzeko tailerra.
Antolatzailea: Lau haizetara

18:00 Joxepa Antoni Aranberri anitzenea
Grafiti tailerrak
Antolatzailea: Kuadrilategi

18:30 Zumardia
Kantaldia trikitixa eta dultzaina ikasleen eskutik
Antolatzailea: Herri arte eskola

19:00 Landetxe-Oiartzun
Oarsoarrak sariak. Euskararen praktika onak saritzen dituen jardunaldia.
Antolatzailea: Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Abenduak 2
11:30 Lekuona fabrika. Plaza txikia
Ipuin kontaketa familian. 2-5 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta.
Antolatzailea. Udal liburutegia.

12:00 Zumardia
GAITU ekitaldia. Makinak hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Antolatzailea: Errenteriako Udala

19:00 Niessen aretoa
BAGOIAZ. Umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerki piezak.
Barrexerka konpainiaren eskutik
Antolatzailea: Errenteriako udala.

ABENDUAK 3: EUSKARAREN EGUNA
Euskararen egunean bertan zenbait ekimen antolatu dira.
12:00 Kantu jira, herriko txistularien bandaren eskutik.
Ibilbidea: herrian zehar.
14:00 Jose Luis Caso aretoa
Herri bazkaria
Sarrerak salgai: Sindikato eta Arkaitza tabernetan.
Antolatzailea: Lau Haizetara Euskaldunon Topagunea
17:00 Cristobal Gamon ikastetxearen patioan
PONTX pailazoa.
Publiko guztiei irekia.
Antolatzailea, auzo elkartea, Errenteriako udala.

Abenduak 8
17:00 Niessen aretoa
XXVII Xenpelar sariak. FINALA
Antolatzailea: Xenpelar bertso eskola.

Abenduak 17
12:30 Niessen aretoa
Euskal mitologiako kondaira musikatua
Antolatzailea: Herri arte eskola.