Parte-hartze arrakastatsua ’17. logela’ ihes gela ibiltarian

‘Euskaraz Barra-Barra’ kanpainaren ihes gela ibiltaria Errenteriako Gamon Zumardian egon da asteburu honetan, ostiraletik igandera. Eskualdeko udaletako hainbat zinegotzik eta euskara teknikariek eman zioten ongietorria ihes-gelari ostiral arratsaldean bertan, eta haiek izan ziren, hain zuzen ere, lehenengo txanda egin zutenak.

Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honen helburua da aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea. Honela laburbiltzen du bere istorioaren abiapuntua: “T hotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko”.

20 saioak osatu zituzten parte-hartzaileak pozik agertu dira esperientziarekin, eta izandako dibertsioa eta emozioa nabarmendu dituzte.