Herri Arte Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte asteazkenean Santa Zezilia egunaren markoan

Asteazkenean, azaroaren 22an, Herri Arte Eskolak hainbat emanaldi eskainiko dizkie herritarrei Santa Zezilia egunaren markoan.
Ekintza nagusiak Lekuona Fabrikan izango du hitzordua arratsaldeko 19:30ean orkestra sinfonikoa, banda eta herri-musika instrumentuen talde handiaren eskutik. Emanaldi honek eskolako diziplina ezberdinetako dantzarien parte-hartzea edukiko du. Gonbidapenak Herri Arte Eskolako harrera bulegoan eskura daitezke.
Horrez gain, arratsaldeko 17:00etatik aurrera kalejirak burutuko dira erdiguneko kaleetan. Halaber, piano, gitarra, biolin eta hainbat instrumentutako ikasle helduak ondorengo jubilatu elkarteetan arituko dira:
  • Olibeten 18:00etan.
  • Pontikan 18:30ean.
  • Galtzarabordan 18:30ean.
  • Gabierrotan 19:30ean.
4-7 urte bitartekoen hastapen artistiko multidiziplinarreko, dantzako, antzerkiko eta arte plastikoko saioak normaltasun osoz mantenduko dira. Musika arloko klase batzuei eragingo dizkiete aldaketak soilik.