11 hizkuntza

Solasaldia eta erakusketa

Hatun Warmikuna

Dokumentala eta solasaldia

Peru anitza

Kultura arteko topaketa

Haurren txokoa

Ipuin kontaketa eta eskulanak

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna – Maiatzaren 21

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, BURUBELTZ KONPARTSAREN KALEJIRA KOLORETSUAK, Batukada Feministak eta Senegalgo Mlomp Kultur Elkarteko taldeak herria musikaz, dantzaz eta kolorez beteko dute maiatzaren 21ean, igandea, 12:00etan Alabergako plazatik abiatuta eta erdigunea gurutzatuz.

Parte hartu!

Gainera, egun hori aitzakia hartuta herriko eta bost kontinenteetako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ospatu nahi dugu, hain zuzen bost zentzumenez baliatuta, aniztasuna dastatuz, sentituz, dantzatuz, eta baita haren inguruan hausnarketa eginez eta solastuz, besteak beste: aniztasuna hamaika modutan gozatuz, elkarbizitza sustatzearen alde. Horregatik, herrian 11 Kolore jaialdiaren zortzigarren edizioa izanik, herritar orori zuzenduriko programazio zabala eskainiko diogu maiatzaren 15etik 21era (astelehenetik igandera). Klikatu hemen liburuxka jaisteko.

Urtero bezala, ez genuke horretarako aukerarik izango ospakizun hori posible egiten duten tokiko zein kanpoko eragile askoren parte-hartzerik gabe!