11 hizkuntza

Solasaldia eta erakusketa

Hatun Warmikuna

Dokumentala eta solasaldia

Peru anitza

Kultura arteko topaketa

Haurren txokoa

Ipuin kontaketa eta eskulanak

11 hizkuntza, solasaldia

Maiatzaren 15a, astelehena, 18:00etan

Xenpelar Etxean (1. solairua)

Edukiera bete arte

Aquí seguimos dokumentalaren proiekzioa eta hizkuntzen garrantziaren inguruko solasaldia dokumentalaren zuzendari Álvaro Hernándezekin batera.

Saioaren moderatzailea: Garabide Elkarteak dinamizatuko du.

Ozzinema Elkartearen laguntzarekin.

Hizkuntza indigenak Ama Lurra zaintzen, erakusketa

Maiatzaren 15etik 20ra, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00

Xenpelar Etxean (1. solairua)

Garabide Elkarteak eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren eskutik sortutako erakusketa honek herri indigenetara hurbiltzea du helburu, bioaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren arteko harremanaren inguruko gogoeta egitera eramanez ikuslea.

Erakusketak bi gai ezagutarazi nahi ditu: batetik, hizkuntza-lankidetza nola ulertzen dugun islatu, haren balioak, garrantzia eta aukerak zein diren azalduz. Bestetik, herri indigena isilduengana hurbildu nahi gaitu, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagut ditzagun.

Erakusketara hurbiltzen diren pertsonek hainbat kontakizun aurkituko dituzte bertan, bakoitza hizkuntza batean eta bakoitza mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Erakusketaren inguruko informazio gehiago biltzen duen dosierra deskarga dezakezu.