11 hizkuntza

Solasaldia eta erakusketa

Hatun Warmikuna

Dokumentala eta solasaldia

Peru anitza

Kultura arteko topaketa

Haurren txokoa

Ipuin kontaketa eta eskulanak

Sorrera eta migrazioa, solasaldia

Maiatzaren 17an, asteazkena, 18:00etan

Lekuona Fabrika (plaza berdea)

Edukiera bete arte

Luisa Etxenike idazle donostiarrak eta Sihara Nuño poeta mexikarrak mestizajearen esperientziari buruz hausnartuko dute beren sormen-esparruetatik. Mestizaje geografiko, artistiko, politiko, sozial eta intelektualaren esperientzia. Gaur egungo gizarteak islatzen dituen mestizaje metaforiko eta erreala, plurala eta dinamikoa. Slawka Grabowskak moderatuko du saioa.

Luisa Etxenike

Donostian jaioa, honako eleberri hauen egilea da: Cruzar el agua, Aves del paraíso, Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Literatura Saria), Los peces negros, Vino, El mal más grave eta Efectos secundarios; harenak dira era berean La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzezlanak, El arte de la pesca poema-liburua, eta zenbait kontakizun-bilduma.
Canal Europa kultur gune digitaleko eta Un mundo de escritoras literatur jaialdiko zuzendaria da.

Prentsa idatziko eta irratiko hainbat hedabidetan parte hartu ohi du, eta idazketa sortzaileko tailer bat zuzentzen du.
2007an, Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Ordenako Zaldun izendapena eman zion.

Sihara Nuño

Poeta, aforista, tailerista eta liburu-saltzailea da, baina ez du gustuko lanbide horietariko bakar batekin ere izendatzea. EHUko Ikerketa Masterra du, baina izan, gauza ñimiñoen ikertzailea da.

Argitaratu dituen azken liburuak honako hauek izan dira: El olor del espacio, La filtración de la luz, Sólo el ruido, Cerdo con monóculo, Anatomía, Enormidad, Hipopotomonstrosesquipedaliofobia, La casa que nos habita eta Los cerdos también sonríen.
Antologietan parte hartu du: Maternidades, Para una teoría del aforismo, 11 Aforistas a contrapié, Espigas en la era, Del cántaro a la fuente

Egunkari eta aldizkari digitaletan argitaratu du, tailerrak egin ditu eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du.

Poesiaren dibulgazioa etengabe bilatu eta zientzia gizarteratzeko lanetan dihardu.