11 hizkuntza

Solasaldia eta erakusketa

Hatun Warmikuna

Dokumentala eta solasaldia

Peru anitza

Kultura arteko topaketa

Haurren txokoa

Ipuin kontaketa eta eskulanak

11 zapore eta Familiak su-artean

gastronomia ekimenak

11 zapore

Maiatzaren 19tik 21era, ostiraletik igandera

Erdiguneko taberna eta jatetxeetan

Munduko zaporeak, musikak eta beste, erdiguneko taberna eta jatetxeetan.

Begiratu jarraian zer eskaintzen duen taberna eta jatetxe bakoitzak, eta bilatu mapan non dagoen, bertaratu eta zentzumenen bidez kultura aniztasunaz gozatzeko!

Honekin batera, ostirala 19a, herria munduko musikekin girotuko da Burubeltzen bizikletarekin (Zikliko Koop.-ren eskutik).

Familia Lagunekin su artean: nahastu, sukaldatu eta dastatu

Maiatzaren 19an, ostirala, 17:30ean

Niessen Elkarte Gastronomikoan

Edukiera mugatua, *izena eman behar da.

Jatorri ezberdinetako Errenteriako herritarrak (haur zein heldu), Familia Lagunak programan parte hartzen duten familiekin batera, bilduko dira askotariko herrialdetako jakiak sukaldatu eta dastatzeko.

Menuko platerak nola prestatzen diren ikasteko tailerra

17:30 – 18:30

Txikienek, bitartean, hezitzaile baten ardurapean jolasean ibiltzeko aukera izango dute.


Menuaren aurkezpena eta afari-merienda denok elkarrekin

18:30 – 20:30, Elkartean bertan


*Izen ematea:

943 44 95 96

Whatsapp: 662 944 626

aniztasuna@errenteria.eus

Antolatzailea: Elkarrekin Koop. Txikia.