Olentzerok eta Mari Domingik herriko kaleak zeharkatuko dituzte abenduaren 23an

Aurten ere, Lau Haizetara elkarteak Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ekitaldia antolatu du abenduaren 23an. 17:00etatik Errenteriako Ermitatik abiatuta, erdiguneko kaleetatik ibilbidea eginen dute Herriko Plazara iritsi arte. Bertan, eskutitzak jasoko dituzte eta haurrek Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egiteko aukera izango dute.

Gutun-ematearekin batera, Gaiztainerre jai tradizionala izango da Herriko plazan.

Gabonei begira, Lau Haizetarak Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutuna eskuragarri jarri du, haurrek haien eskakizunak egiteaz gain margotzeko aukera ere izan dezaten.

Halaber, elkarteak gonbitea zabaldu die gurasoei haien seme-alabei jostailu hezigarriak eta euskaraz egiteko balio dutenak aukeratzen lagun diezaieten. Horretarako, deskontu-baleak eskuragarri ditu elkarteak.

Horrez gain, 23an bertan, haurrentzako tailerra egingo da eguerdiko 12:00etan, Lau Haizetara elkartearen egoitzan.