Inauterietako argazkien erakusketa, herritik eta herriarentzat

Inauterietako Batzordeak ekimen berria jarri du martxan: erakusketa bat egingo du Xenpelar Etxean, otsailaren 8tik 17ra, herritarrek aurkezten dituzten argazki inauterizaleenekin.

Urteetan zehar Errenteriako inauteriak izan direnaren isla izan nahi du erakusketak eta horretarako, herritarrei etxean gordeta dituzten argazkiak helaraztera dei egin nahi diete.

inauteriak@errenteria.eus helbidean jasoko dituzte erretratuak gaurtik, abenduaren 15etik, hasita eta hilabeteko epea egongo da bidalketak egiteko (urtarrilaren 14a arte).

Argazkiak presentzialki aurkeztu nahi dituenak ere izango du horretarako aukera: urtarrilaren 8tik 12ra, goizez udaletxeko artxiboan (09:00-13:00), edo arratsaldez Xenpelar Etxean (17:00-20:00).

Herriko inauterien izpirituaren ahalik eta irudi anitzena eskaini ahal izateko, herritar bakoitzak 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Gainera, garai eta gai ezberdinen arteko oreka bermatzeko hautaketa egingo da.

Halaber, eta ahal dela, argakiaren oinarrizko informazioa ere ematea eskatuko da, hau da, egilea, data eta gaia zeintzuk diren.