Andra Mari Abesbatzak Eguberrien atariko kontzertu tradizionala eskainiko du bihar

Agustinen komentuan izango da bihar, larunbata, 18:30ean, Andra Mari Abesbatzak antolatu ohi duen Eguberriaren atariko kontzertu tradizionala: Noela, Eguberri anuntzio.

Aurtengo honetan, Andra Mariren zuzendari den Andoni Sierraren gidaritzapean, Saioa Goñiren (sopranoa), Lucia Gómezen (mezzoa) eta Jesús García Aréjularen (baritonoa) ahotsak entzungo dita, Raquel Salas eta Diego Melero (biolinak), Pablo Linares (txelo), Alize Mendizabal eta Andoni Sierra (organoa) instrumentistekin batera, ‘Abendualdia Buxtehude-ren munduan’ izendatu duten programa interpretatzen. Programaren obra guztiak Dietrich Buxtehude (1637 – 1707) konpositoreak eginak dira abendualdirako.

Sarrera doakoa da aforoa bete arte.