Udal Txistulari Taldearen urteko azken kontzertua eta dianak

Hona datozen asteetan Udal Txistulari Taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Abenduaren 17an, 12:30ean: euskal mitologiako kondaira musikatuak

Igande honetan, 12:30etatik aurrera, euskal mitologiako kondaira musikatuen emanaldia eskainiko dute Udaleko Txistulariek, Herri Arte Eskolako Hitza eta Antzerkiko ikasleekin batera. Kontzertua Herri Arte eskolako bigarren solairuko entsegu gelan izanen da.

Abenduaren 24an, 9:00etan: diana Alaberga auzoan

Gabon egun bezperan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Gaztainoko karriketan zehar ibiliko dira Udaleko Txistulariak. Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute ohi bezela.

Honako Gabon doinuak joko dituzte:
– Olentzero (herrikoia moldatua): Aitor Arozena Muxika.
– Gabonetako Alborada: Luis Urteaga Iturrioz.
– Gabon doinuak (herrikoia moldatua): Jose Ignazio Ansorena Miner.

Abenduaren 31an, 9:00etan: diana Agustinak auzoan

Urtezahar egunean, Gaztelutxotik 9:00tan hasita, Agustinetako auzoko kaleak alaituko dituzte Udaleko Txistulariak. Auzoko kaleak zeharkatu ostean, Udaletxean amaituko dute ohi bezela.

Honako gabon doinu hauek izango dituzte auzotarrek entzungai:
– Gabonetako Alborada: Luis Urteaga Iturrioz.
– Gabon doinuak (herrikoia moldatua): Jose Ignazio Ansorena Miner.