Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteazkenean izango da

Asteazkenean, hilak 20ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko azaroaren 28ko ohiko bilkurari eta 2023ko abenduaren 05eko ezohiko bilkurari dagozkien aktak irakurri eta, egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2905 zk.tik 3074 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. 2023ko azaroaren 22ko Alkatetzaren 2933 Dekretuaren berri ematea: Gobernu-taldeko zinegotzi Alazne Korta Zulaikaren ordainsaria aldatzeari buruzkoa.

4. Proposamena: “Errenteriako hiri-garraioko zerbitzu publikoa” emateko HERRIBUS, S.A. enpresarekin sinatutako kontratua aldatzea.

5. Proposamena: Aurreko ekitaldietako diru-sarrerei dagokien baja.

6. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa Euskal zaintza eredu bati buruzkoa.

7. PP ERRENTERIA udal taldeak aurkeztutako mozioa, LGTB+ mugimenduaren inguruan emandako errusiar epai bati buruzkoa.

8. Galdera-eskariak