Autoezagutza lantzeko, ‘Izan zaitez sortzaile’ tailerra

Urtarrila-martxoa bitarte, ‘Izan zaitez sortzaile’ tailerra izango da Lekuona Fabrikan. Maddi Sara Goikoetxea artista gidari, eta Julia Cameronen ‘El camino del artista’ gidaliburuan oinarrituta, dinamika ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek. Helburua izango da, besteak beste, autoezagutzarako prozesu bat lantzea, norberaren sorkuntza gaitasunarekin konektatzea, eta egunerokoan bizitza sortzaileago bat izaten lagunduko duten aldaketa txikiak egitera bultzatzea.

Horretarako, norberaren egitekoa izango da aipatutako gida-liburuko kapitulu bat etxean irakurtzea eta bertako ariketak egitea, ondoren, tailerrean, sortutako iritziak, kezkak… besteekin partekatzeko.

Guztira 12 saio egingo dira, eta guztien ordutegia 17:30etik 19:30era izango da. Egunak:

  • Urtarrilak 10, 17, 24, 31
  • Otsailak 7, 14, 21, 28
  • Matxoak 6, 13, 20, 27

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea sarrerak.errenteria.eus helbidean edo Lekuona Fabrikan, gaurtik, abenduaren 18tik, aurrera. Hizkuntzari dagokionez, malgutasuna egongo da, eta parte-hartzaileen arabera erabakiko da euskaraz edo gaztelaniaz egin.