Euskara ikasteko ateak zabalik Errenteriako euskaltegietan

2023-2024 ikasturtean ere eskaintza zabal eta anitza izango dute Errenteriako euskaltegiek, euskara ikasteko gogoz dagoen herritar ororentzat irisgarri izango dena.

Euskararen irakaskuntzan sakondu eta urratsak ematea funtsezkoa da euskararen biziraupena bermatu eta Errenteria euskalduna erdiesteko.

Udalaren iritziz euskara kohesio sozialerako ezinbesteko tresna da eta herritar orok eskuragarri behar du. Hori bermatzeko, aurten ere, hobari eta dirulaguntza eskaintza zabala izango da.

Langabetuek ala lanbide arteko gutxiengo soldata baino gutxiago kobratzen dutenek matrikula doan izango dute. Eta eskoletan ezarritako asistentzia betez gero, % 80ko hobaria aplikatuko zaio ikasle orori.

Ikastaro aukera oso zabala mantendu da: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailako tituluak lortzeko taldeak izango dira eta astean 20, 15, 10 edo 5 orduko ikastaroak. Eskolak goizean, eguerdian eta arratsaldean izango dira, baita autoikasketa ere, eta trebetasunak landu eta erabilera bultzatzeko taldeak ere sortuko dira.

Eskolak irailaren 25ean hasiko dira udal euskaltegian eta urriaren 2an AEK-n
Izen-emate egunetatik harago ikasleren batek izena eman nahiko balu euskaltegietara gerturatzeko gonbitea luzatzen du Udalak.

Udal Euskaltegia

Izena emateko azken eguna: irailaren 23a.

Bulegoa zabalik: 9:00etatik 18:30era

Izena emateko:

943 449 680 / 647 680 927 telefonoak

euskaltegi@errenteria.eus e-posta

Mikel Zabaleta 14-ra bertaratuta

Xenpelar AEK Euskaltegia

Izena emateko azken eguna: irailaren 30a.

Irailean bulegoa zabalik:

Goizez: 09:00-13:00

Arratsaldez: 17:00-20:00 (ostiral arratsaldetan itxita).

Izena emateko:

943 340233 telefonoa

orereta@aek.eus e-posta

Alfonso XII kalera bertaratuta

‘Ongi Etorri’ kanpaina

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak ‘Ongi Etorri’ kanpaina jarri du abian.

Ekimen honen helburua da gure herrira etorri berriei euskararen

komunitatearen partaide izateko aukera ematea. Horrexegatik jatorrizko herritik Euskal Herrira bizitzera etorri direnek parte hartzeko aukera dute.

Gure hizkuntza, kultura eta ohiturak partekatzea ezinbestekoa da jatorri, errealitate eta adin guztietako partaidez osatutako benetako komunitatea osatzeko. Eta saio hauek ahalbideratzen dute hizkuntzak gerturatzen gaituelako.

Hizkuntza ezagutza lagungarri da bai seme-alaben ikas-prozesuan laguntzeko bai lan aukerak zabaltzeko.

Honen jakitun, Errenteriako Udalak laguntzak eskaintzen ditu euskara ikastera hurbiltzen direnentzat.

Informazio gehiago:

Udal Hizkuntza Politika Saila

Pablo Iglesias 3 (Merkatuzar)

Tel: 943 44 96 13

E-posta: euskara@errenteria.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara