Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolak Ernioko Erromeriara irteera antolatu dute

Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolak Ernioko Erromeriara irteera antolatu dute irailaren 24rako. Autobusa 9etan abiatuko da Niessen geltokitik (Nafarroa etorbidea, 61) eta Errenteriara 19:00ak aldera itzuliko da. Doakoa izango da eta herritar orori zabaldua dago. Adin-txikikoek guraso edo tutoreek lagundurik joan beharko dute (12 urtetik gorako Herri Arte Eskolako ikasleek salbu).

Jendetza espero denez autobusak ezingo du Iturriotz-era igo eta hortaz Errezil aldetik egingo da oinezko igoera 3 km-ko errepide-pista batetik, ordubete inguruko igoera burutuz.

Izen-ematea afixetako QR kodeen bitartez edota esteka honen bidez egin ahal izango da.