Pontikako erretiratuen elkarteak Lodosara txangoa egingo du

Lodosa“Arramendipe” Pontikako erretiratuen elkarteak Lodosara txangoa antolatu du datorren azaroaren 14a larunbaterako. Elkarteko kideek adierazi dute interesdunek azaroaren 11a baino lehen eman behar dutela izena, elkartera gerturatuz astearte edota ostiraletan 17:30etik 20:30era. Irteeraren prezioa 30€koa izango da bazkideentzat, eta 35€ bazkide ez direnentzat. Irteera ordua ere zehaztu dute, 08:30ean auzoko autobus geltokitik.