Ostiralean Gorakada Antzerki Taldeak Moby Dick ikuskizuna aurkeztuko du Niessenen

moby dickSei urtetik aurrerako ikusle guztiei zuzendutako antzezlana izango da  azaroaren 27an (ostirala) 18:00etan Niessen Kulturgunean. “Moby Dick” antzezlana, Gorakada konpainiak bere historiaren 25 urteetan ekoitzitako 23 antzezlanen antzera, familia osoari zuzentzen zaio. Egileen arabera, “literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen” saiatu dira.

Antzezlanak bizitza ikusteko oinarrizko dialektika jorratzen duela esan dute. Batetik, Ismaelen ikuskera, narratzailearena, aturak erakarri baina ikaratzen ez duen abenturazale filosofoa. Eta bestetik, Acab kapitainarena, gizon atsekabetua, natura gainditzeko beharra duena eroso sentitzeko. Bizitzaren aurreko jarrera bi, txotxongilo eta aktoreek kontatuta.

Elemendu eszenikoez, erritmoaz, umoreaz, musikaz eta aktoreen “lan bikainaz” gozatu ahal izango du ikusleak. Acab kapitainak eta Ismaelek egindako bidaiaren berri emango dute, Akab kapitainaren balea ontziko istorioen berri. Oholtzan, hiru aktore eta bi musikari arituko dira Herman Melvilleren testuan oinarritzen den antzezlana aurrera eramaten.

[box style=”rounded” border=”full”]

Moby Dick

  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Publikoa: 6 urtetik aurrerako haurrak

Fitxa artistikoa:

  • Egiletza: Gorakada – Julio Salvatierra
  • Zuzendaritza: Jose Carlos Garcia
  • Aktoreak: Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga, Eriz Alberdi
  • Musika zuzendaritza, konposaketa eta bibolina eskenan: Fran Lasuen
  • Soinu Txikia Eskenan eta “Moby Vals” airea: Unai Laso
  • Ekoizpena eta zuzendaritza artistikoa: Alex Díaz

Sarrerak:3 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#ad420c”]Eskuratu Kultura Kreaktiboa Txartela[/button]