Ostegunean diapositiba proiekzioa izango da Urdaburu elkartean

CERVINO 2“Cervinora lehen aldiz egindako igoera duela 150 urte” izenburupean diapositiba proiekzioa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak datorren azaroaren 26rako (osteguna) 20:00etan elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23). Cervino Alpeetan kokatzen den tontor ezaguna da. Angel Fernandez (Izadi Kirolak) arduratuko da proiekzioaz.

Gainera, 50 eta 60. hamarkadetan erabilitako mendi materialen (Izadi Kirolak utzitako materiala) erakusketa elkartean ikusgai egongo da azaroaren 19tik abenduaren 5a bitarte.

XXVIII.bizikloia

Bestalde, larunbatean bizikloiaren 28.edizioa ospatuko da. Matteo jatetxearen parkingean 15:00etan jarri dute zita. Parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena, Urdaburuko egoitzara bertaratuz edo telefono 943 52 78 79 zenbakira deituz. Izena emateko epea datorren ostegunean azaroaren 26an amaitzen da.

Urdaburu eguna

Hilabete osoan zehar antolatu duten egitarauari amaiera on bat emateko, igandean Urdaburu eguna ospatuko dute. Goizean mendi irteerak izango dira, eta eguerdian, berriz, denak bilduko dira Merkatuzarren bazkariaz gozatzera.