Igandean “Zergatik, Jamil?” antzezlana ikusgai Niessen Kulturgunean

Zergatik JamilTartean Teatroak “Zergatik, Jamil?” antzezlana eskainiko du urtarrilaren 17an, igandea, 19:00etan Niessen Kulturgunean. Patxo Telleriak sortutako antzerki honetan ikusleak Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreak ikusi ahal izango ditu oholtza gainean. Sarrerak 8 €ren truke eskura daitezke eta ohiko deskontuak aplikatuko dira.

Azalpenik gabeko hilketa bat da antzezlanaren trama. Nahiz eta egileen esanetan antzezlanaren gai nagusia pertsonaia bakoitzaren giza gatazka izan. Hauxe obraren sinopsia: Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz hil duzula; duela gutxira arte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”

Antzerkian zehar, ikusleak suposizio eta kabalak egingo ditu, “geroago errealitateak ezeztatuko” dituenak. Ikuslearen aurreiritziak, gizartearen aurreiritziak direla azaldu dute egileek. “Zergatik, Jamil?-en ezer ez da dirudiena”.

[box style=”rounded” border=”full”]

Fitxa teknikoa

  • Generoa: antzerkia
  • Ikuslego mota: ikuslego guztientzat
  • Hizkuntza: euskeraz

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaritza: Jokin Oregi eta Patxo Telleria
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Eneko Sagardoy
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Ikus-entzunezkoak: Acronica Producciones
  • Diseinu grafikoa: Hirudika
  • Argazkiak: Guillermo Casas
  • Eskenografiaren sorkuntza: Eskenitek
  • Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

Sarrerak: 8 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago

[/box]

[button link=”http://kultura.errenteria.eus/txartela-eskuratu/” bg_color=”#bf4c00″]Eskuratu Kultura Kreaktiboa txartela[/button]