Gamongoa eta Altzaterako proiektu jasangarriagoak aurkeztu ditu Udalak

altzate gamongoaErrenteriako Udaleko gobernu taldeak Gamongoa eta Altzaterako proposatzen dituen proiektuak aurkeztu digu gaur goizean. Aurreikusitako proiektuak berpentsatu ondorengo “alternatiba jasarrangarriagoak dira eta hobeto moldatzen dira auzoaren beharretara”.

PSE-EEren garaian onartutako hainbat hirigintza esparru birpentsatu eta birplanteatzen dihardu Udalak eta Gamongoa eta Altzate dira aurreratuen dauden proiektuak.

Honako bideoan ikusi daiteke gaurko prentsaurrekoa eta xehetasun gehiagorekin azaltzen da (planoen gainean) zer proposatzen den eremu bakoitzerako:

 

2015eko apriilean arkitekto-estudio bat kontratatu zuen Udalak marraztutako garapenen aurrean beste aukera batzuk bilatu zitzan. Aurreko proiektuak higiezinen sektoreko boomaren testuinguruan pentsatuak zirenez “ez zieten herriaren beharrei erantzuten”.

Estudioak zenbait alternatiba landu zituen eta martxoan aurkeztu ziren Udalean. Auzoz auzo burutu diren errondatan aurkeztu zaie Iztieta-Ondartxoko bizilaguei asmoen berri eta gehiengoaren adostasunarekin aurrera joko da.

 

 

Gamongoa

Gamongoa_OrdenacionActual
Gamongoa ordenación actual

Tirrita Maleo, Masti Loidi, Bizarain ikastola eta autobidaearen arteko landa-azalerari dagokio Gamongoako proiektua. Oraingo proposamena ekologiaren eta hirigintzaren aldetik askoz hobea dela azaldu dute. Esparruaren garapen guztia beheko aldean egingo da, masti Loidiko industrialdearen aldamenean, horrela gainerako espazioa libre utziko da eta hiri-parkera edo erabilera publikora bideratu ahal izango da.

Horri esker, hiriaren garapenak nolabaiteko proportzioa izango du, desnibel handiegirik gabe, eta hiria segurua eta irsgarria izango da. Bestalde, lurzoruen artifizializazioa nabarmen

Gamongoa_OrdenacionFutura
Gamongoa ordenación futura

gutxitzen da (40.000 metro karratu bideratukodira espazio publikoetara) eta etxebizitza kopurua 726tik 528ra murriztuko da, haietako %70a babes ofizialekoak izango dira, gainera.

 

 

 

 

Altzate

Altzate_OrdenacionActual
Altzate ordenación actual

Altzate auzoa Iztietako auzoari lotuta dago. Iztietak hirigintza arazo nabarmenak ditu auzoa eraiki zen garaitik eta ezinezkoa da haiek konpontzea auzotik bertatik soilik. Horregatik planteatzen da Altzateko (Campsako) eremu hau Iztietari beslako etorkizun bat eskaintzeko. Lehen planteatzen ziren eraikinek oztopo bisual ikaragarria eragiten zuten Iztietarako eta eragozten zuten Oiartzun ibaia berreskuratzea eta balioan jartzea. Eraikinen antolamendu berriak esparru hori bateratzen du iztieta auzoarekin eta ibaiarekin eta eraikin horiek okupatutako lurzorua 3.000 metro karratu gutxitzen du (9.000tik 6.000 metro karratura). Horri esker, herritarrek erabiltzeko espazioak ere hobetuko dira.

Errenterria 2025 Plan estrategikoa herritarren parte hartzeko

Altzate_OrdenacionFutura
Altzate ordenación futura

prozesu baten bidez burutu zen; zehazki 268 petsonak parte hartu zuten parte prozesuan, Errenteriako gizarteko, kulturako, politikako eta ekonomiako eragileen ordezkaritzan. Plan horretan bildu ziren Altzateko esparrurako kontuan eduki behar ziren hainbat irizpide. Zehazki irizpide bat izan zen Oiartzun ibaiari balioa ematea, eta Udalaren aukeran planteatzen da pasealekua ibaira hurbiltzea eta ingurumen balioa hobetzea.

Azkenik, Udalak dio Altzaterako proposatzen den aukeran jasotzen dela aparkalekuak eraikitzea Iztietan aparkaleku faltak eragiten dituen arazoak konpontzeko eta aldi berean auzoan lurzorua libratzea auzoa hobetu eta espazio ublikoek kalitate hobea izan dezaten.