Onura komunaren ekonomiari buruzko hitzaldia Torrekuan

image004 [1600x1200]

Oarsoaldeako lehendakari den Julen Mendozak jakinarazi duenez, uztailaren 12an, eguerdiko 12:00etan hasita, Onura Komunaren Ekonomia izango da hizpide Errenteriako Torrekua eraikinean antolatu duten 2 orduko hitzaldian. Onura Komuna lantzen duen Ivan del Caz, Bikonsulting kooperatibako ordezkaria, izango da hitzaldia emango duena eta gonbidatu bezala, Roberto Cacho izango du alboan, Etikaliaren sortzaile eta gerentea, higiezinen agentzia etikoa, lan egiteko eredu hau barneratu duen enpresa. Modu honetan, Onura Komunaren Ekonomia zer den, enpresetan nola txertatu daitekeen eta kasu errealen esperientzia ezagutu ahal izango ditu bertaratzen denak.

Habian! proiektuak, pertsonengan, kolaborazioan eta gizartearen jarduera ekonomikoaren ingurumenean oinarritzen den eredu batera eraldatu nahi eskualdeko ekonomia. Maiatzean ekonomia sozial eta solidarioa landu zen jardunaldi batean eta, hitzaldi honekin, urtean zehar burutuko diren ekitaldi sortaren programaren jarraipena egin nahi da.

Onura Komunaren Ekonomiak, balio etikoetan oinarritutako eredu ekonomiko, sozial eta politikoa proposatzen du. Azken urteotan krisi sozioekonomiko gogor batean murgildu gara eta, era berean, gizarteak sekula ezagutu duen ingurugiro krisi handienean. Honen guztiaren arrazoia balio etikoetan aurkitzen du biztanleriaren gehiengoak eta sistema ekonomikoa bidegabekotzat dauka ez dagoelako pertsonengan oinarritua. Testuinguru honetan, elkartasuna, gizakion duintasuna, justizia soziala, jasangarritasun ekologikoa eta demokrazia dira eredu hau eusten duten zutabeak. Onura Komunaren Ekonomia, 5 urte baino gutxiagoan, 30 herrialdetara zabaldu da, 100 lantalde baino gehiago ditu, 1500 enpresatik gora eta 50 unibertsitate entzutetsutik gora dira babesten dutenak, ideologia, kultura eta maila sozial anitzeko milaka lagunez gain.

Oarsoaldeako lehendakariaren hitzetan, “Habian! proiektuak Oarsoaldean sormenean eta kolaborazioan oinarritzen den eredu berri baten balioak sustatzen ditu”. Horretarako, Habian!-en ekintzailetza bultzatzeko, bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan oinarritutako proiektuekin, artisautza jarduerekin eta bestelako ofizio sortzaileekin erlazionatutako ekintzaileei, beren jarduerak lantzeko gunea eskaintzen zaie. Proiektu honen beste helburuetako bat ikuspegi soziala enpresa berrietan txertatzea da, eta jarduera ekonomikoak pertsonen ongizatean laguntzea.

Hitzaldi ireki hau enpresak ordezkatzen dituzten pertsonentzat, proiektu berriak dituzten ekintzaileentzat eta Onura Komuna interesatzen zaienentzat edo gaiari buruzko informazio gehiago nahi dutenentzat zuzendua dago. Bertaratu behar duenari asistentzia baieztatzeko eskatzen zaio: esusperregi@oarsoaldea.eus edo asalaberria@oarsoaldea.eus helbidera idatzi edo 943 49 41 29 zenbakira telefonoz deitu (Esti edo Asier).