Euskal Txokoa martxan da herrira iritsi berri diren haurrentzat

Uztailaren 4an hasi zen Markolako Ludotekan, hain zuzen, herrira iritsi berri direnentzat zuzenduriko Udarako Udalekuak. etorkinentzat udalekuak2Bertan 41 haurrek goizeko 10:00etatik 13:00etara aisiaren bidez euskarara hurbiltzeko ahalegina egiten dute.

Udalekua 6 urtetik 12 urte bitartean dituzten haurrei dago zuzendua, betiere, azken urte eta erditik hona arte herrira iritsi badira. Hau da, euskararekin lehen harremana izan dutenentzat dago zuzendua. Hilabetez, bertan, besteak, beste, jolasak, abestiak, txangoak eta inguruaren ezagutza lantzen dute 5 hezitzailerekin hizkuntza desberdinen jakintza dutenak.

Aurtengoan, 13 jatorri kultural desberdinetako haurrak daude, denek herriko ikastetxeetan ikasten dute edota irailetik aurrera ikasiko dute. Euskal txokoen bidez, haurrek euskara ikasi edota indartzeko bidea eskaintzen du. Ekintza hau Errenteriako Udaleko Hizkuntza politikatik abiatutako ekintza honetan.