‘Crusoe’, familia osoarentzako kale ikuskizun berria

cartel-provisional-Crusoe_635972721142292019Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, irailaren 2an, 17:30-18:15, Markeliñe konpainiaren eskutik “Crusoe” kale antzerkia izango dugu Gamon Zumardian. Konpainia honek asko atsegin du testu klasikoak eta ezagunak erabiltzea, beste buelta bat emateko. Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko dira, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino.

Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean.

Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza.

Fitxa artistikoa

  • Egilea/Zuzendaria: Markeliñe
  • Antzezleak: Fernando Barado, Jon Koldo Vazquez, Itziar Fragua, Sandra F. Aguire, Paco Trujillo, Jon Kepa Zumalde, Roberto Castro
  • Musika: Roberto Castro
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Ikuskizunaren fitxa
  • Generoa: antzerkia
  • Hizkuntza: testurik gabea
  • Iraupena: 45 min
  • Publiko mota: familiarra