‘Una cuestión de tiempo’ filma emitituko da ostiralean Beraunen

about-time-red-wedding-dress-01-450Ozzinema Summer ostiral honetan bueltan da. Gure lehenengo emanaldian eserleku guztiak okupatu ziren estreinaldia izugarria izanik. Leku aldaketa batekin itzultzen gara, Errenteriako txoko guztiak zinema gabe gera ez dadin. Hurrengo ostiralean, 22:00tan, Ozzinema Summer-ek Beraungo Pablo Sorozabal Plazan egingo du geltokia, Una cuestión de tiempo (Denbora kontua) zientzia fikziozko komedia proiektatzeko.

Tim bere familiarekin bizi den ingeles gazte bat da. 21 urterekin, bere aitak familiako gizonek gaitasun bat dutela kontatzen dio: denboran bidaiatzekoa, baldintza bakarra jada izan diren leku eta une bidaiatzea izanik. Bere aita ez dirua ez ospea lortzeko ideia kendu ondoren, Tim-ek bere maitasun egoera hobetzeko erabiliko du. Eta modu honetan, Mary ezagutuko du.

Gogoratu, euria egiten badu, emanaldia Koldo Mitxelena Ikastetxeko patioan izango dela.