Mozorro lehiaketa izango da kiroldegietan urriaren 31n

Inauteriak (423)Urriaren 31n “Sorginen Gaua” ospatuko da Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan. Txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu da. Galtzarabordan eta Fanderian argazkiak egingo zaizkie 17:00etatik 19:00etara mozorrotuta doazenei. Argazkiak Errenteriako Kirolkideren Facebooken argitaratuko dira, eta “gustatzen zait” gehien jasotzen dutenek saria izango dute.
Gainera, Galtzarabordan 19,00etatik 20,30era beldurrezko indoor zikloko Masterclass bat egingo da Kirolkide Ekintzak saioko ikastarogileentzat. Dagoeneko izena eman daiteke Galtzaraborda edo Fanderiako harreran.

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.00) edo Fanderiakoan (943.34.44.23).Asunto: Sorginen Gaua 2016