Nire haurrak euskaraz ikasten du eta nik ez dakit, nola lagun dezaket?

 

Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du, euskaraz ez dakiten guraso erdaldunei zuzendua, haurrei ikastetxeko etxeko-lanak egiten laguntzeko. Datorren urtarrilaren 27an Merkatuzar eraikineko Jose Luis Caso aretoan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da eta ez dago izen-ematearen beharrik.

Gaur egun, guraso ugarik arazoak dituzte haurrei laguntzeko ikastetxeetatik ekarritako etxeko-lanak egiteko garaian, ezintasuna izaten dute hizkuntzagatik, kasu honetan euskararekin. Hori dela-eta, Kikek motibazioa sustatu eta teknikak erakutsiko dizkigu egoera horietan agertzen diren zailtasunei aurre egiteko. Adituak halako saioak eskaini ditu beste herri ugaritan, eta guraso talde baten kezkatik abiatuta, oraingoan Errenterian saio irekia eskainiko du.

etxeko lanak euskarazKike Amonarriz Euskal Filologian lizentziatua eta soziolingusitikan aditua dugu, eta euskararen erabileraren normalkuntzan lan handia egin du. Horrezaz gain telebistan ere saio bat duelako ezaguna dugu.
Ekimen hau Errenteriako Udalak antolatu du eta Lau Haizetara Euskaldunon Topaguneak ere parte hartu du antolaketan.

Bestelako informaziorako harremanetan jarri euskara@errenteria.eus helbide elektronikoan edota 943 449613 telefonoan.