‘Igerilekuko erronka’-ri aurre egiteko prest zaude?

ElResto2017Errenteriako Udalak,  Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresarekin batera, “Igerilekuko Erronka”ren edizio berri bat antolatu du. Jarduera hori doakoa da abonatuak dauden pertsona guztientzat.

“Igerilekuko Erronka” kirol jarduera boluntarioa da igerilekura igeri egitera sarri joaten diren erabiltzaileei eskaintzen zaiena. Ideia nagusiena da erabiltzaileen artean pizgarri txiki bat sortzea, eta probak irauten duen bitartean ibilalditxo fiktizoa egin dezaten sustatzea.

Aurten proposatzen dugu hiru erronka betetzea, 30, 20 eta 10 kilometroko erronka bana, baina aurrekoetan baino denbora gutxixeagorekin, martxoaren 11 baino lehen bete beharko baitira (guztiak edo baten bat).

Jardueraren funtzionamendua oso erraza da. “Igerilekuko erronkan” parte hartu nahi duen pertsonak izena eman beharko du soroslearen mailan, Errenterian dauden udal igerilekuetatik nahi duenean. Igeri egiten duen egun bakoitzean egindako distantzia jakinaraziko dio sorosleari, eta, era horretan, egindako metroen kontrola eta falta zaizkion metroen kontrola egingo dira.

Astero jarriko da instalazio bakoitzeko oholetan parte-hartzaile bakoitzak egindako distantzia.

Martxoaren 11n egingo dugun jaian igeriketa-lehiaketa txiki bat egingo dugu igerilekuan, Erronkari amaiera emateko. Ondoren diplomak, opariak eta abar emango ditugu.

Erronkaren aurreko edizioan adin eta egoera fisiko desberdineko 200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Aurten helburua da parte-hartze kopuru hori handitzea.