Sortzaile handien biohondakina gaika biltzen hasiko da Udala

FrutaDenda2015ean Errenteriako Udalak hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontziak ezarri zituen hiriko kaleetan.

Gaur egun, Errenteriako familien erdiak etxeko hondakin organikoak kaleko edukiontzi marroian uzteko kanpainan izena eman du dagoeneko. Ekimen honi eta biztanleen borondateari esker, hiriko gaikako bilketa-tasa apur bat igo bada ere, oraindik zer hobetu badago Europar Batasunak ezarritako %60ko birziklatze-mailara iristeko.

Biohondakinen gaikako bilketa sortzaile handietara hedatu du Udalak

2015etik abian den eta herritarrei zuzendutako biohondakinaren gaikako bilketa, sortzaile handiei (supermerkatuak, fruta-dendak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak, auzo-elkarteak, etab.) zabaltzen hasi da Udala.

Iragan urtean hiriko hainbat sektore ekonomikorekin elkartu zen Udala, hondakinen gaikako bilketaren inguruko udal-egitasmoa azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Proposamen horiek kontuan hartuz, Udalak ekoizle handi horien biohondakinaren gaikako bilketa abiatu du. Horretarako, Izadi 21 aholkularitza-enpresak udalerriko fruta eta barazki dendak, jatetxeak, gastronomia-elkarteak, supermerkatuak eta auzo-elkarteak banan banan bisitatuko ditu, sistema berriaren nondik norakoak azaldu eta biohondakinaren gaikako bilketarako materialak entregatuz.