‘Emakumeak Afganistanen’ argazki erakusketa izango da ostiraletik aurrera

Berdintasuna | Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-03-14 | 0

emakumea afganistanen kartela_LOGO“Emakumeak. Afganistan” argazki erakusketa izango da Niessengo Merkatari Gunean martxoaren 17tik apirilaren 12ra bitarte.  Nazioarteko Emakumeen Egunaren harira, eta Errenteriako Udalak antolaturiko “Martxoaren 8ko programaren” barnean,  izango da ikusgai erakusketa hau.

Euskal Fondoaren eskutik (Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen elkartea) Gervasio Sánchezek eta Mónica Bernabék 2009-2014 artean eginiko lanak Afganistanen emakumeek bizi dute errealitate gordinera hurbilduko gaitu. Denera berrogei argazkiek gizarte gai desberdinak ukitzen dituzte: ezkontza, ihesa, heriotza irtenbide moduan, lege aurrerapenak paper bustiak, emakumeak korrontearen aurka eta zigorgabetasuna. Izan ere, Talibanek etxetik kanpo lan egitea, ikastea eta laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten emakumeei, Afganistanen agintean egon ziren aldian. Murrizketa horiek eskandalizatu egin zuten Mendebaldea, nahiz eta Afganistaneko emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten benetako dramaren icebergaren tontorra besterik ez izan. Erakustaldi honetan ikusten da emakumeen aurkako indarkeria Afganistanen familian bertan hasten dela eta endemikoa dela, eta, hala guztiz ere, ez duela zerikusirik talibanak agintean egotearekin edo ez egotearekin

Afganistanen Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da eta Bartzelonako Udalak finantzatu du.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna