Errenteriako XV. F-7 Torneoaren bigarren fasea amaitu da

Kirola 2017-03-31 | 0

000000pelotafutbol060515Pasa den igandean, martxoaren 19an, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatutako “F-7ko XV. Txapelketa”ren 2. fasea amaitu zen. Txapelketa honetan guztira 50 ekipok (850 jokalari inguru) parte hartzen dute. Partidak igande goizetan jokatzen dira Beraun eta Fanderiako zelaietan joan den urrian txapelketa hasi zenetik datorren ekainera arte.

Ekipoak talde eta kategorien arabera daude sailkatuak, fase bakoitzean ematen diren igoerak eta jaitsierak kontuan izanda. Bigarren fasea bukatzean eman ziren emaitza esanguratsuenak ondorengoak izan dira:

  • Bigarren Faseko Txapelduna: “The Warriors”.
  • Bigarren Faseko Txapeldunordea: “Bar Alotza”.
  • 1. Mailara igo dira: “Izar”, “Mr. Bricolage” eta “Gutizi Txokoa”.
  • 2. Mailara jaitsi dira: “Zamalbide Jatetxea”, “Kamox Izargorri” y “Arrieta Zero”.
  • 2. Mailara igo dira: “Tolare Jatetxea”, “Notinghan”, “Cafetería Atotxa”, “Bacalaos Maite”,
  • “Naranja Mecánica” eta “Pirpira Café”.
  • 3. Mailara jaitsi dira: “Salami FC”, “Espartanos”, “Orereta Auto”, “Kirolbel”, “Eurovermon” eta “P.M. Errenteria”.

Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak hamabost urtez jarraian antolatu du F7 txapelketa hau, eta esan beharra dago berrikuntza handia ekarri duela udal erakundeetatik eskaintzen diren kirol zerbitzuetan. Era berean, azpimarratu behar da onarpen handia izan duela ekipoen artean, eta horren froga da ekipo ugari daudela itxaron zerrendan, dagoeneko parte hartzen duen ekiporen batek erretiratzeko erabakia hartzen duenean txapelketan parte hartzeko aukeraren zain.

2017ko apirilaren 2an, igandean, 2016-2017 denboraldiko 3. fasea, azkena, hasiko da.

 

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna