Larunbatean ADEMGIren aldeko taldekako igeriketa lehiaketa bat egongo da

Maiatzaren 20an (larunbata) arratsaldeko 15:30ean, bigarren urtez jarraian oso ekitaldi solidario berezia egingo da Fanderiako Udal igerilekuan: 100 x 50 metroko NatacionSolidaria 2017taldekako errelebo lasterketa. Lehiaketa ADEMGI-ren aldekoa izango da, Gipuzkoako Esklerosi Anitzaren Erakundea. Proba honetan biltzen den dirua ADEMGI-ri, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango zaio.

Talde bakoitzak gutxienez 5 partaidek osatuko dute eta gehienez 10 pertsonak. Gehienez ere, 12 talde onartuko dira. Taldekiderik gabe dagoen jendeak ere izen-ematea egin dezake eta ekitaldiaren egunean bertan birrantolatuko dira taldeak.

Izen emate kuota 5 euro dira pertsona bakoitzeko. Proban parte hartu nahi ez duten pertsonek, ADEMGI-rekin kolaboratu nahi izanez gero, sarrerak eros ditzakete 0 ilararako. Jasotzen den diru guztia ADEMGI-rentzat izango da.

Errelebo proban parte hartzeko izena eman dezakezu Galtzarabordako Kiroldegiaren harreran (943.44.96.90) eta Fanderia Igerilekuaren harreran (943.34.44.23), 5 euroko dohaintzaren truke.

Lehiaketa hori dela-eta, Fanderiako igerilekua itxita egongo da jenderarentzat 15:00etatik 17:00etara. Instalazioko gainerako guneak, hidroterapia gunea barne, irekita egongo dira ohiko ordutegian. Nahi duten pertsonak Galtzarabordako Kiroldegira joan daitezke.