Ahalduntzerako Eskolak emakumeen elkarlanerako espazio propioak dira: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan pentsatuta, gizartearen baitan parekidetasuna lortzeko.
Errenteriako Udalak eta Auzoetako Emakume Elkarteek urrian ekin zioten 2016-2017 ikasturteko Ahalduntze Eskolei. Datozenak, eskola jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Horretarako, erakusgai egongo dira kurtsoan zehar egindakoak eta hainbat ekintza antolatu dituzte maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, 17:00etatik-20:00etara.
Errenteriako herritar guztiei eta bereziki emakumeei zabalik dagoen programa da, ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte.
Erakusketa
Noiz: Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, 17:00etatik 20:00etara
Non: Merkatuzarren
Bertan, urtean zehar egindako lanetaz gain, Emakumeari buruzko eta
Ahalduntzerako Eskolei buruzko informazioa egongo da.
Ekintzak
29 Astelehena
17:00-18:30 Eho-ziri lanak
17:30-20:00 Zine-foruma
30 Asteartea
18:30-20:00 Olio pintura
31 Asteazkena
18:30-20:00 Euskal Dantzak
1 Osteguna
17:00-18:30 Areto dantzak
18:30-20:00 Zumba
2 Ostirala
17:00-18:30 Mahai-jokoak. Tribial feminista eta bestelako berritasunak egongo dira.