Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra 2016-2017 ikasturtean Ahalduntze Eskoletan ikasitakoa aurkeztuko da

Ahalduntzerako Eskolak emakumeen elkarlanerako espazio propioak dira: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan pentsatuta, gizartearen baitan parekidetasuna lortzeko.

Errenteriako Udalak eta Auzoetako Emakume Elkarteek urrian ekin zioten 2016-2017 ikasturteko Ahalduntze Eskolei. Datozenak, eskola jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Horretarako, erakusgai egongo dira kurtsoan zehar egindakoak eta hainbat ekintza antolatu dituzte maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, 17:00etatik-20:00etara.

Errenteriako herritar guztiei eta bereziki emakumeei zabalik dagoen programa da, ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte.

Erakusketa

Noiz: Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, 17:00etatik 20:00etara

Non: Merkatuzarren

Bertan, kurtsoan zehar egindako lanak egongo dira ikusgai, eta baita Emakumearen Etxeari buruzko eta Ahalduntze eskolei buruzko informazioa ere.

Ekintzak

29 Astelehena

17:00-18:30 Eho-ziri lanak

17:30-20:00 Zine-foruma

30 Asteartea

18:30-20:00 Olio pintura

31 Asteazkena

18:30-20:00 Euskal Dantzak

1 Osteguna

17:00-18:30 Areto dantzak

18:30-20:00 Zumba

2 Ostirala

17:00-18:30 Mahai-jokoak. Tribial feminista eta beste hainbat berritasunekin.