Erakusketa: “Hiri-paisaiak. Aldaketaren anatomia. Errenteria 1982″

Kultura | Madalenak 2017-07-06 | 0

Errenteria 1982Atzotik uztailaren 29ra, 17:00etatik 20:00etara (jaiegunetan ere bai), Xenpelar Etxean argazki-erakusketa bat dago ikusgai. Argazkiotan Errenteriako auzoetan 1982az geroztik izan diren aldaketak ikus daitezke.

“Topo”aren Galtzarabordako geralekua; Kaputxinoetako parke-behatokia; Gabierrotako Nafarroa parkea; Oiartzun ibaiaren aldaketa nabarmenak; Paisa, Lino, eta Mantas bezalako fabriken eraispena, Iztieta pasealekua oinezkoentzako egokitzea, etab. Azken batean, gure herriak izan dituen hirigintza aldaketak eta garapena egongo dira ikusgai orduko eta gaur eguneko argazkien bitartez..

Hitzaldiak

Horrekin batera, erakusketan ikusiko duguna modu egokian kontestualizatzeko bi hitzaldi antolatu dira “Izan zitekeenetik izan zenera – De lo que pudo ser a lo que fue” izenburupean. Errenteriak 70-80ko hamarkadetan bizitako aldaketa urbanistikoen azalpena eta gizarte mugimenduek sortutako alternatibak azaltzeko hitzaldi zikloa hain zuzen ere.

Hizlari gisa Enrique Ponte Ordoqui (Errenteriako udal arkitekto ohia eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren zuzendaria) eta Ángel Martín Ramos (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna eta auzo elkarteen Hirigintza Koordinakundeak eskatuta hirigintza-txostenaren egileetako bat.) izango ditugu. Eta bi hitzaldietan moderatzaile lanak Celia Lana arkitektoak egingo ditu.

Hauek izango dira hitzaldiak:

– Uztailaren 13an (osteguna), 19:00etan, Xenpelar Etxean: “Errenteria: un breve recorrido por su historia urbana”. Enrique Ponte

– Uztailaren 14an (ostirala), 19:00etan, Xenpelar Etxean: “Transición y cambio urbano en Errenteria”. Angel Martin Ramos

Herritarren argazkiak

Azkenik, herritarrei dei egiten die Udalak guztien artean herriaren historia berreskuratzeko asmoz. Hartara, gonbidatzen dituzte, erakusketara hurbiltzeaz gain, argazki interesgarriak baldin badituzte, haiei helaraztera; momentuan bertan digitalizatuko dituzte eta kopia digitalarekin batera itzuliko dizkiete.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna