Oinez proiektuak Madalenetako Ohorezko Oroigarria jasoko du ostegunean

Oinez proiektua

Udalak, ostegunean, hilak 20, Ohorezko Oroigarria emango dio eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduari: Oinez proiektuari. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Oinez-ek pertsonei laguntzen die gizarteratzeko prozesuan. Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonenganako elkartasuna bilatzen du eta pertsonen duintasunaren alde egiten duen proiektua da. Honegatik guztiagatik, Udalak merezitako omenaldia egin nahi die. Era berean, proiektuaren ordezkari diren Amaia Urdampilleta eta Joxin Arregi izango dira 2107ko Madalenei hasiera emango dien suziria jaurtiko dutenak.

Ekitaldi honetan bertan, Madalenetako kartel lehiaketa ofizialaren irabazlea izan den Juan Diego Ingelmori ere emango diote saria.

Ekitaldia irekia da eta Udalak dei egiten die hala nahi dutenei, bertara gerturatu eta omenaldi honetara batzeko.