2017-2018 ikasturteko euskaltegietako matrikulazio epea zabalik dago

Euskara | Hezkuntza 2017-09-01 | 0

udal euskaltegiaOarsoaldeako euskaltegietako matrikulazio kanpainaren aurkezpena egin dute gaur Oiartzungo Done Eztebe plazan.

Bertan izan dira, Ioritz Aizpuru (Oiartzungo zinegotzia) Garazi Lopez de Etxezarreta (Errenteriako zinegotzia) Jesus Mari Martiarena (Lezoko Alkatea) Borja Arbelaitz (Oarsoaldeako AEKren zuzendaria) Ane Amondarain ( Errenteriako Udal Euskaltegiko zuzendaria) Eta Geman Amundarain (Pasaiako Udal Euskaltegiaren zuzendaria)

Guztiek ere deia egin diete Oarsoaldeako herritarrei euskara ikastera eta gure hizkuntzan trebetasun handiagoa hartzera.

Matrikula epea zabalik izango da gaurtik, irailaren 1etik 27ra.

Oarsoaldeko euskaltegietan oso aukera zabala izango dute ikasleek, bakoitzaren beharrei egokitua, hasierako pausuak emateko, ikasle aurreratuarentzat, ahozkoari edo idatzizkoari arreta gehiago jarri nahi dioenarentzat, kalerako nahi duenak eta Hizkuntz Eskakizuna edo EGA atera nahi duenak, guztiek dute aukera hemengo euskaltegietan.

Ordutegiak ere oso malguak dira, bai ordutegiak eta baita erritmoak ere. Goizez, arratsaldez… egunean bi orduz, hiru orduz, astean bi egunetan, hamaika aukera daude.

Eta udalek ematen dituzten diru-laguntzak ere aipatu behar dira, %50etik hasi eta %100era arteko diru-laguntzak ematen dituzte udalek, galdetu zure euskaltegian zein diren baldintzak
Matrikulatzera hurbiltzen direnek oihalezko poltsa polit bat jasoko dute ‘Egin TTAK, euskaraTIK’. leloarekin. Zoaz zurea jasotzera!

Gainera datozen egunetan tokiko udalaren beka sistemaren berri ematen duen esku-orria banatuko da etxeetara. Eta azkenik, irailaren 16an ate irekien eguna egingo da sei euskaltegietan. Egun horretan instalazioen inguruko informazioa eta ikastaroaren metodologia ezagutzeko aukera aparta izango duzue.

Hona hemen Errenteriako Euskaltegietako kontaktuak:

  • Xenpelar AEK, Biteri kalea, 30 Errenteria. Telefonoa: 943 340 233. Emaila: orereta@aek.eus
  • Errenteriako Udal Euskaltegia, Migel Zabaleta kalea, 14 Errenteria. Telefonoa: 943 449 680. Emaila: euskaltegi@errenteria.eus
ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna