Errenteriak 100.000 eurotik gora aurreztuko du 2017ko elektrizitate fakturan

Ingurumena 2017-09-04 | 0

Argiteria300Errenteria eta Oiartzunen SIE izeneko software sistema baten (Sistema de Información Energética) ezarpenaren bidez jaso diren txostenetatik ondorioztatu dira datuak.

Errenteriako txostenaren arabera, udalerriak 108.000 euroko aurrezkia lor dezake, elektrizitate gastu totalaren %9koa, hain zuzen ere. Aurrezpen handiena, kontratatutako potentziaren optimizazio neurriekin lortuko litzateke.

Oiartzunen kasuan, aldiz, aurrezpena 7.299,85 eurokoa izango litzateke, elektrizitate gastu totalaren %2ari dagokiona. Aurrezpen hau inbertsiorik gabeko neurriekin lortuko litzateke. Aurrezpen handiena, hornikuntzen eta kontratatutako potentziaren optimizazio neurriekin lortuko litzateke.
Azkenik, Oarsoaldea Garapen Agentziak ere urteko elektrizitate gastuaren %15a aurreztuko luke. Aurrezki hau kontratatutako potentziaren optimizazio neurriekin lortuko litzateke.

Jexux Leonet, Oarsoaldeako lehendakariaren esanetan, Oiartzun eta Errenteria udalerrietako SIE sistemaren ezarpen egitasmoa, Oarsoaldea Garapen Agentziak sustatu du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako Administrazio Publikoen energiaren kudeaketa hobetzeko argitaratutako diru-laguntzen barnean kokatuta dago.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna