Bide Berdeen VI. Eguna Arditurrin

Bide-Berdearen-Eguna-2017Datorren Igandean, Errenteria eta Oiartzun elkarrekin lotuko dituen bizikleta martxa batekin ospatuko da Arditurriko Bide Berdearen VI. Eguna ospatuko da. Martxaz gain beste hainbat jarduera antolatu dira Arditurriko meategietan: segway zirkuitua, adin guztietarako jolasak, Trial erakustaldia…

Bizikleta martxa Errenteriako Gamon zumarditik abiatuko da goizeko 9:30ean eta Oiartzunetik 10:00etan jarri dute hitzordua Done Eztebe plazan. Arditurriko meategietaraino 6 kilometroko ibilbidea erraza da, beraz adin guztietarako gomendatuta dago. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa da eta argia eramatea gomendagarria. Indarrak berritzeko hamaiketakoa doan izango dute helmugan partehartzaileek.

Joaneko ibilbidean gidari-laguntzaile bat joango da taldearekin irteera-puntu bakoitzetik, eta Arditurriko meategian bizikleta gordailua izango da.

Informazio gehiago
943494248 / 943494521
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org