Euskal Herriko sabaien 5. irteera egingo du Urdaburuk larunbatean

Urdaburuk 2012an Orhi-ra egindako irteera.
Urdaburuk 2012an Orhi-ra egindako irteera.

Urdaburu Mendizale Elkarteak urriaren 7an, larunbatean, Euskal Herriko lurraldeetako sabaien 5. irteera antolatu du. Oraingoan Zuberoako Orhi (2017) mendira. Txangoa Iturzaeta lepoan (Larrañeko portuan) hasiko da eta Bagargin amaituko da (Iratiko etxoletan). Denera,  12 km inguruko luzera eta 850 m-ko gainbehera izango du, eta 6 ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik irtengo da, 07:30ean, Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:35ean, Lintzirinetik (hotelaren atzean). Izena emateko Urdabururen egoitzan egin daiteke, Errenteriako Juan Olazabal kaleko 23an, edo 943-527879 telefonora deituz, astearte eta ostegunetan, 20.00 eta 21.30 bitartean.