Sestaoko erailketa salatzeko elkarretaratzea, arratsaldean, Niessen-en

sexu_erasoa_elkarretaratzeaIndarkeria matxistak utzitako azken biktimaren, Noelia Noemi, 32 urteko emakumearen erailketa salatzeko elkarretaratzea izango da gaur arratsaldean, 19:30ean, Niessen merkataritza-gunean. Sestaon (Bizkaia) gertatu zen erailketa, joan den ostegunean. Bere bikotekideak labankadaz hil zuen emakumea, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egin dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek, gaurko, astelehenerako, urriak 2, egin dituzten deialdiekin:

– Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean .
– Oiartzun: 19:30ean Herriko plazan

Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diete  egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera.
Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi dute aipatutako erakundeek emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu”.