Bitxigintza tailerra egingo dute Torrekuan

Idoia Lizeaga Iturralde bitxigilea, TorrekuaHabian! proiektuaren ekitaldien programaren barruan, bitxigintza tailerra dute urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, Torrekuan, Idoia Lizeaga Iturralderen eskutik. Parte-hartzaileek ekoizpen prozesua ezagutzeaz gain, tailerrean beraiek eginiko bitxia etxera eramateko aukera izango dute. Ordu eta erdiko iraupena izango du.

Idoia Lizeaga Iturralde artistak gidatuko du tailerra. Lizeaga beste bost bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa programaren bidez Torrekua eraikinean lanean ari da egun. Bitxigintzako goi mailako gradua egin du eta bere diseinu marka propioa sortu du merkatuan posizionatzeko. Bere produktuaren sendotze fasean, egoera berrira egokitzeko webgune baten sorkuntzan eta komertzializazio bide berriak irekitzeko lanean ari da. Bere lana ikusgai dauka hemen: www.idoializeaga.com (gaztelaniaz dago).

Tailer praktikoa izango da eta parte-hartzaileak portzelanazko eta latoizko zintzilikari bat egingo dute, Orígenes kolekzioko diseinuan oinarritua. Portzelana zuriz eginiko edukiontzi bat burutuko dute eta bertatik latoia moldatuz eginiko pieza aterako dute. Ondoren, bitxia Lizeaga Iturraldek muntatuko du, gero laberatu, moldatu eta bukaera emateko (limatu eta uztaila soldatu). Parte-hartzailea 15 egunen buruan bueltatuko da bere bitxia jasotzera. Tailerra bitxigintza tekniken ezaguerarik ez duten helduei bideratutakoa da (edo 12 urtetik gorakoentzat) eta gehienez 12 parte-hartzaile izango dira. Izen-emateak 20 euro balio ditu.

Alkatearen hitzetan “Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko” Julen Mendoza Errenteriako alkatearen hitzetan. Oarsoaldea Garapen Agentziarekin landutako proiektu honetan, bi haztegi jarri dituzte martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen diete. Tailer honen bidez, Torrekuan egiten denaren berri eman nahi dute eta, era berean, artisautza jarduera herritarrengana gerturatu.

Izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz. Zalantzarik izanez gero, 943 49 41 29 telefonora dei daiteke edo esusperregi@oarsoaldea.eus edo asalaberria@oarsoaldea.eus helbidera mezua bidali.