‘Haria galtzen’, ehungintzan aritzen diren artisauen talde-erakusketa ikusgai dago Jantziaren Zentroan

haria galtzen erakusketa, jantzien zentroan Jantziaren Zentroak eta Artiola Artisautzaren Guneak elkarlanean zuntza, haria, protagonista duen erakusketa zabaldu dute Kapitanenea kalean. Haria galtzen, oihalgintzan aritzen diren 13 artisauen talde-erakusketa da. Iaz taldean batu ziren ehungintza ogibideak eta zuntzaren erabilera aldarrikatzeko. Erakusketan zuntz ezberdinak erabilita sortutako arte lanak ikus daitezke: artilea, lihoa, zeta, zuntz metalikoak…Horiek erabilitako materialak; teknikei dagokienez, irazki-hari baxua eta altua, irutea, ehoziria, brodatua eta tindaketa.

Artisauek bi helburu lortu nahi dituzte erakusketarekin: bata, aintzinako teknikekin sortu daitezken lanak erakustea, eta bestea, zuntza hiru dimentsiotako arte lanak edota esperimentu berriak egiteko baliogarria dela agerian uztea. Oihalgintzarekin zer ikusia duten ogibide ugari desagertzen ari da, bai Euskal Herrian, bai munduan. Egoera ikusita, iaz ehungintzan lan egiten duten 13 emakume, guztiak artisauak, taldean elkartu ziren haria ez galtzeko helburuarekin. Oihalgintza gisa hartzen diren sormen lan ugari ezagutarazi nahi dituzte.

Jantziaren Zentroan kokatu duten erakusketak 13 lau artisauren lanak biltzen ditu. Urriaren 7tik 29ra bitarte, Karmen Esnaola, Idoia Ibañez, Mia Rissanen eta Olga Uriberen lanak ikus daitezke bertan. Haria Galtzen-eko kideak emakume artisau-artista gisa definitzen dute euren burua. Emakumeen sorkuntza artearen munduan, soilik emakume izanagatik, zokoratuta egon dela diote, eta gaur egun ere ikustezina dela diote. Horregatik guztiagatik euren helburua ehungintzan aritzen diren emakumeen artelana zabaltzea da.

Erakusketarako sarrera doan da, eta Jantziaren Zentroaren behe solairuan kokatuta dago. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00 eta igande eta jai egunetan 12:00-14:00. Artisauen erakusketak bat egingo du Artiola Artisautzaren Guneak antolatutako Euskal Herriko 39 garren artisautza azokarekin. Aurten lehendabizikoz udazkenean egingo da azoka berezia urriaren 20,21 eta 22 bitartean.