Eraldaketa Feministarako Eskolaren hasiera jardunaldiko bideoa ikusgai

2017-2018ko Eraldaketa Feministarako Eskolaren aurkezpen jardunaldia urriaren 6an egin zuten. Denok gara King Kong leloarekin, Virginie Despentesen liburua oinarri hartu, eta liburu horren itzulpena argitaratu duten Eskafandra bildumako ordezkariek hitzaldia eskaini zuten. Halaber, liburu bera gaitzat hartuta osatutako argazki-konposizioa eta bakarrizketa ikusteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

Aurkezpen jardunaldiko laburpen bideoa albiste honen behekaldean ikus daiteke.