Abau-Errenteria zeharkaldiaren 8. etapa egingo du Urdaburuk larunbatean

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Abau-Errenteria zeharkaldiaren 8.etapa antolatu du azaroaren 18erako, larunbaterako. Ibilaldia Irurita herritik, Igantziko gurutzean kokatzen den Berrizaun auzoraino izango da eta bidean Aizkolegi eta Azkua gailurretatik pasako da. Zeharkaldia denera 6,30 ordukoa izango da.

Irteera 07,30etan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdaburu elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.