Kirolaren Galara sartzeko txartelak eskuragarri izango dira abenduaren 1a arte

Abenduaren 13an (asteazkena), arratsaldeko 19:30ean, Niessen Auditoriumean Kirolaren Galaren aurtengo edizioa egingo da. Aforoa mugatua dela kontutan hartu behar da eta horregatik beharrezkoa izango da sarrera-txartela edukitzea.

Bertaratu nahi dutenek Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak Galtzarabordako Kiroldegiaren 2. solairuan dituen bulegoetan jaso beharko dute gonbidapena, abenduaren 1a (ostirala) baino lehen, 8:30etik 14:00etara. Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.