Aurten ere %25eko deskontua egingo dute ‘Liburua Opari’ kanpainarekin

Errenteriako Udaleko Udal Hizkuntza Politika zerbitzuak Liburua Opari kanpaina martxan jarri du aurten ere. Hona zertan datzan: ikastetxeetan eta hainbat lekutan hartu daitezkeen txartelak liburudendetan aurkeztuta, 2018ko urtarrilaren 5a arte, euskaraz idatzitako liburuetan (*) %25eko deskontua egingo zaie.Txartelak Errenteriako liburudendetan bakarrik erabili ahal izango dira.
(*) Ikastetxeetako testu liburuak, hiztegiak, enziklopediak eta abar ez dira onartuko kanpaina honetan, ezta jostailuak, CDak, DVDak eta abar ere.